LibreOfficeDev 26.2 laguntza
LibreOfficeDev aplikazioaren lineako eguneratzeen jakinarazpen automatikoen eta deskargen zenbait aukera zehazten ditu.
'Lineako eguneraketa' modu lehenetsian instalatzen den modulu bat da.
Markatu eguneratzeak dauden aldian behin egiaztatzeko, ondoren hautatu LibreOfficeDev aplikazioak zenbatero gauzatuko duen egiaztatze hori. Egunean, astean edo hilabetean behin egingo du egiaztapena LibreOfficeDev(e)k, Interneteko konexioren bat antzematen badu. Internetera proxy zerbitzari baten bitartez konektatuta bazaude, ezarri proxy-a atalean.
Eguneratzeren bat erabilgarri badago, menu-barrako ikono batek laguntza-burbuila bat erakutsiko du, azalpen batekin. Egin klik ikono horretan aurrera jarraitzeko.
Online Update
Egiaztapena desgaitzen baduzu, ikonoa kendu egingo da menu-barratik.
Egunean behin begiratuko du.
Astean behin begiratuko du. Hau da ezarpen lehenetsia.
Hilean behin begiratuko du.
Oraintxe begiratuko du.
Deskargatutako fitxategientzat hautatutako karpeta bistaratzen du.
Gaitu eguneratzeen deskarga automatikoak, zehaztutako karpetara.
Egin klik deskargatutako fitxategien helburu-karpeta hautatzeko.
Gaitu zure LibreOfficeDev bertsioaren, sistema eragilearen eta oinarrizko hardwarearen informazioa bidaltzeko aukera. Informazio hori deskarga optimizatzeko erabiliko da.